Panpa-lezka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Panpa-lezka
Cortaderia selloana-ren laborantza
Cortaderia selloana-ren laborantza


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Klasea: Liliopsida
Ordena: Poales
Familia: Poaceae
Generoa: Cortaderia
Espeziea: C. selloana
Izen binomiala
'Cortaderia selloana'
J.A. & J.H. Schultes

Panpa-lezka (Cortaderia selloana) jatorriz Hego Amerikakoa den belar altu bat da. Besteak beste, bere izenak adierazten duen bezala, pampan bizi da, bai eta Patagonian ere.

Belar hau mutzo dentsoetan hazten den eta 3 metroko altuera eduki dezakeen landarea da. Hosto luze eta estu betiberdeak dauzka, luzeran 1-2 metrokoak eta zabaleran 1 cm ingurukoak direnak eta ertz zorrotza daukatenak. Urdin-berdexkak izan ohi dira, baina gris zilarkarak ere izan daitezke. 20-40 cm luze den panikula trinko batean sortzen ditu loreak, 2-3 metro inguruko zurtoin baten gainean.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Panpa-lezka oso moldakorra da eta askotariko ingurune eta klimatan haz daiteke. Hazi asko ekoizten ditu: ale bakoitza milioi bat hazi ekoiztera irits daiteke bere bizitzan zehar. Leku batzuetan, esaterako Euskal Herrian, landare inbaditzailetzat hartu da. Kalifornian eta Hawaiin ere inbaditzaile gisa tratatzen da, eta Zeelanda Berrian eta Australian debekatuta dago saltzea eta landatzea. Landarea erre arren, berriro sortzen da. Hura hiltzeko produktu kimikoak erabiltzen dira.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Panpa-lezka Aldatu lotura Wikidatan