Zodiako

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zodiakoko konstelazioen posizioa zeru-gangan.

Astronomian, zodiakoa (grekoa: ζῳδιακός, zōidiakos) ekliptikaren gaineko zirkulu edo zerrenda bat da, 30°-ko zeru-longitudeko 12 zatiz osatua. Historikoki, 12 zati horiei zeinu deritze. Beraz, zodiakoa zeruko koordenatu-sistema bat da, ekliptikan oinarritua, ekliptika hartzen baitu latitudearen jatorritzat, eta Eguzkiak neguko ekinokzioan duen posizioa, berriz, longitudearen jatorritzat. 13 edo 14 konstelazio hartzen ditu.


Astrologian, zodiakoaren oinarria da Eguzkiaren, Ilargiaren eta planeten zeru-ibilbidea hartzen duen zeru-zerrendaren banaketan oinarritzen da. Hamabi zati dira, eta, hilabete bakoitzean, sektore bat aurreratzen da. Sektore bakoitzak konstelazio tradizional bat dauka, eta sektorearen izena, zeinua, konstelazioaren izena da. Babiloniarrek eta grekoek egin zuten banaketa hori, eta sektore bakoitzean nabarmenen agertzen zen konstelazioaren izena eman zioten. Mendebaldeko astrologian funtsezko garrantzia du zodiakoak. Txinako astrologiak ere garrantzia ematen dio zeru-eskualde horri, baina zodiako desberdina erabiltzen du.

Zodiakoko zeinuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira zodiakoko hamabi zeinuak eta konstelazioak:

Konstelazioa Sinboloa Zeinu astrologikoa
Datak
Egun-kopurua Eguzkia benetan noiz
dagoen konstelazioan (2012an)
Egun-kopurua
Aries
(Aharia)
Aries.svg Aries
21-03 - 20-04
30 18-04 - 13-05 25,5
Taurus
(Zezena)
Taurus.svg Taurus
20-04 - 20-05
31 13-05 - 21-06 38,2
Gemini
(Bikiak)
Gemini.svg Gemini
21-05 - 21-06
32 21-06 - 20-07 29,3
Cancer
(Karramarroa)
Cancer.svg Cancer
22-06 - 22-07
31 20-07 - 10-08 21,1
Leo
(Lehoia)
Leo.svg Leo
23-07 - 23-08
32 10-08 - 16-09 36,9
Virgo
(Birjina)
Virgo.svg Virgo
24-08 - 22-09
30 16-09 - 30-10 44,5
Libra
(Balantza)
Libra.svg Libra
23-09 - 23-10
31 30-10 - 20-11 21,1
Scorpio
(Eskorpioia)
Scorpio.svg Scorpio
24-10 - 21-11
29 20-11 - 29-11 8,4
Sagittarius
(Sagitarioa)
Sagittarius.svg Sagittarius
22-11 - 21-12
30 18-12 - 20-01 33,6
Capricornus
(Kaprikornioa)
Capricorn.svg Capricornus
22-12 - 19-01
29 20-01 - 16-02 27,4
Aquarius
(Akuarioa)
Aquarius.svg Aquarius
20-01 - 18-02
30 16-02 - 11-03 23,9
Pisces
(Arraina)
Pisces.svg Pisces
19-02 - 20-03
30/31 11-03 - 18-04 37,7
GUZTIRA 365/366 366

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Zodiako