Patatak errioxar eran
Wikipedia(e)tik
Patatak errioxar eran edo Patatak txorizoarekin, Errioxa eta Euskal Herriko Arabar Errioxako ohiko platera da, halere eskualde hauetatik kanpo ere sarritan jaten da.
Ezaugarriak [aldatu]
Bere oinarrizko osagariak patatak, txorizoa, piper "txorizeroa", pipergorria eta erramua dira.
Berau prestatzeko datu bitxi bat: patatak bere gisa apurtu egin behar dira, honela hauek euren fekula askatu eta saltsa loditu dadin.
Aldaerak [aldatu]
Arrantxo edo kaldereteak antzeko prestaketa du, baina untxi, txerri edota arkume haragia gehitzen zaio. Usadiozko prestaketa era landan egurrez osatutako suan prestatzea izan ohi da.
Kanpo loturak [aldatu]
- Patatak errioxar eran (Euskaraz)