Tom Stoppard

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tom Stoppard (2007).

Sir Tom Stoppard, jaiotza-izenaz Tomáš Straüssler (Zlin, Txekoslovakia ohia, 1937 -), britainiar antzerkigile eta gidoi-idazlea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indiara eta, 1946an, Ingalaterrara joan zen bizitzera. Notthingham eta Yorkshireko unibertsitateetan ikasi ondoren, Bristolera itzuli zen, eta kazetari gisa lan egin zuen. Rosencrantz and Guildenstern Are Dead (1967, Rosencrantz eta Guildsentern hil dira) obrarekin egin zuen debuta. Obra hark izugarrizko arrakasta izan zuen, Londresen, lehenbizi, eta New Yorken, gero. Absurduaren antzezlana da. Hamleteko pertsonaiak deskribatzen ditu, Shakespeareren obrako gertakizun nagusiez diharduten ikusleak balira bezala, paper hori jokatzea beste aukerarik ez balute bezala. Hurrengo obran, The Real Inspector Hound (1968, Hound inspektore benetakoa) arrakasta handiko lanean, antzerki-kritikariak obra baten ekintzan sartzen dira, antzerkiaren izatasunarekin jokatu eta aldi berean errealitatea zalantzan jartzen duten istorioak tartekatuz. Aurrekoaren antzera, The Real Thing (1982, Benetakoa) obran, ezkontzako desleialtasuna aztertu zuen, baina azkenean jakiten da antzerkigilearen beraren harremanak islatzen dituen antzerki-obra bateko agerraldiak direla.

Beste zenbait lan aipagarri: After Magritte (1970, Magritteren ondoren), Jumpers (1972, Akrobatak), Every Good Boy Deserves Favour (1977, Mutil on orok arreta merezi du), Arcadia (1993, Arkadia), Indian Ink (1995, Indiar tinta) eta The Coast of Utopia (2002, Utopiako kostaldea). Shakespeare in Love filmaren gidoia idatzi zuen Marc Normanekin, 1999an 7 Oscar irabazi zituen filma.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tom Stoppard Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]