Paul olagarroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Paul Uruguai-Alemania partidaren emaitza asmatzen.

Paul olagarroa (2008 - 2010eko urriaren 26a) Alemaniako Oberhausen hiriko Sea Life Centre aquariumeko olagarro arrunta da. Olagarroa askotan erabiltzen dute futbol partidetan emaitzak asmatzeko, gehienetan Alemaniak jokatzen dituen nazioarteko partidak. 2010eko Munduko Futbol Txapelketaz geroztik, nazioarteko oso ezaguna bihurtu zen.

Prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olagarroari ur tanke batean bi kaxa jartzen zaizkio. Kaxa bakoitzak partida jokatzen duen herrialdearen bandera darama eta kaxa bakoitzaren barruan muskuilu bana dago. Olagarroak kaxa aukeratzen du, bietan bat ireki eta barruko muskuilua jaten du. Irekitzen duen kaxako herrialdeak irabazi ohi du.

Paulen predikzio zuzenak %100 izan ziren 2010eko Munduko Futbol Txapelketan eta %86 guztira.

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemaniako selekzioaren partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurkaria Txapelketa Fasea Predikzioa Emaitza
Polonia Eurokopa 2008 Multzo fasea Alemania 2-0 Yes check.svg Zuzena
Kroazia Eurokopa 2008 Multzo fasea Alemania 1-2 Okerra
Austria Eurokopa 2008 Multzo fasea Alemania 1-0 Yes check.svg Zuzena
Portugal Eurokopa 2008 Final laurdenak Alemania 3-2 Yes check.svg Zuzena
Turkia Eurokopa 2008 Finalerdiak Alemania 3-2 Yes check.svg Zuzena
Espainia Eurokopa 2008 Finala Alemania 0-1 Okerra
Aurkaria Txapelketa Fasea Predikzioa Emaitza
Australia Mundiala 2010 Multzo fasea Alemania 4-0 Yes check.svg Zuzena
Serbia Mundiala 2010 Multzo fasea Serbia 0-1 Yes check.svg Zuzena
Ghana Mundiala 2010 Multzo fasea Alemania 1-0 Yes check.svg Zuzena
Ingalaterra Mundiala 2010 Final zortzirenak Alemania 4-1 Yes check.svg Zuzena
Argentina Mundiala 2010 Final laurdenak Alemania 4-0 Yes check.svg Zuzena
Espainia Mundiala 2010 Finalerdiak Espainia 0-1 Yes check.svg Zuzena
Uruguai Mundiala 2010 3./4. postua Alemania[1] 3-2 Yes check.svg Zuzena

Beste selekzioen partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeak Txapelketa Fasea Predikzioa Emaitza
Herbehereak - Espainia Mundiala 2010 Finala Espainia[2] 0-1 Yes check.svg Zuzena

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «El pulpo Paul vaticina que Alemania será tercera», Marca.com, 9 de julio de 2010
  2. «El Pulpo Paul no duda de que España ganará el Mundial», Marca.com, 9 de julio de 2010

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul olagarroa Aldatu lotura Wikidatan