Paulo Orosio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1=Paulo Orosio representado en una miniatura perteneciente al códice de Saint-Epure.
Paulo Orosio, Saint-Epureren kodexeko miniatura batean irudikatua

Paulo Orosio (Braga edo Tarragona, 390 - ? ) historialari, teologo eta apologista kristaua izan zen.

Apaiz egin eta 414an Hiponara joan zen; han Agustin santuaren jarraitzaile izan zen eta liburu bat idatzi zuen priszilianismoaren aurka: Conmonitorium ad Augustinum de errore Priscillianistarum et Origenistarum. 415ean Agustin santuak Palestinara bidali zuen pelagianismoari aurre egin ziezaion; heretikotzat salatu zuen Pelagiok, eta pelagianismoaren aurkako liburu bat idatzi zuen: Liber apologeticus contra Pelagianos. 416ean Hiponara itzuli zen, eta Agustin santuak kristautasunaren aldeko historia-liburu bat idatz zezala agindu zion; hala idatzi zuen bere idazlanik garrantzitsuena, Historiarum libri VII adversus paganos. Liburu horrek ospe handia izan zuen Erdi Aroan eta hizkuntza askotara itzuli zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paulo Orosio Aldatu lotura Wikidatan