Priszilianismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Priszilianismoa Iberiar Penintsulan (Erromatar Hispanian) IV. mendean Priszilianok garaturiko kristau dotrina izan zen. Memphiseko Marcus egipzioarraren dotrina Gnostiko-Manikeotan zegoen oinarritua. Eliza Ortodoxoak heresiatzat hartu zuen, Toledoko I. kontzilioan, 400. urtean eztabaidatua izan zen eta Bragako kontzilioan kondenatua izan zen, 563an.

Elizari bere aberastasunak kendu eta pobreengana hurbiltzeko deia egin zien. Esklabotza kondenatzen zuen eta emakumeari garrantzi handia ematen zion, euren parte-hartzea modu aktibo batean aldarrikatuz. Latinez idatzitako testuak idatzi zituen lehenengo emakumea izan zen Egeria moja priszilianista izan zen, 381. urtean, Galizia aldean.

Priszilianismoak alkoholik ez hartzea eta zelibatoa gomendatzen zuen aszetismoaren beste atal bat bezala, baina ez zuen debekatzen apaiz edo monjak ezkontzea. Euren liturgian dantzak erabili zituzten eta Henocen Liburua bezalako liburu apokrifo debekatuak erabiltzen zituzten.

Bere aurkarien arabera Priszilianok Hirutasun Santua ukatzen zuen eta kontzepzio unitarioa hobesten zuen. Aingeruak eta gizakien arimak Jaungoikoaren esentzia berekoak zirela esaten zuen.