Pedrarias Dávila

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pedrarias Dávila.

Pedrarias Dávila —jaiotza-izena: Pedro Arias Davila— (Segovia, Espainia, 1444 inguruan - León, Nikaragua, 1531) konkistatzailea izan zen.

Granadako Gerran (1481-1492) eta Afrikako kanpainetan (1508-1511) parte hartu zuen. 1513an Santa María la Antigua del Darien hiriko gobernari izendatu zuten. Lurralde berriak kolonizatzeko asmoz Espainiak antolatu zuen lehenengo espedizioa izan zen Pedrariasena. Sanlúcar de Barramedatik irten zen 1514ko apirilaren 11n, eta uztailaren 30ean iritsi zen Santa María la Antiguako portura. Vasco Nuñez de Balboak sortu zuen Santa María la Antiguako hiria, eta hango aldi bateko gobernari zen Pedrarias, iritsi zenean. Handik, gaur egungo Nikaraguara eta Costa Ricara espedizioak antolatu zituen. Kolonizatzaile anker eta doilorra izan zen; Vasco Nuñez de Balboa hilarazi zuen. Karlos V.a Espainiakoak gobernari-kargua kendu zion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]