Pegões akueduktua

Koordenatuak: 39°36′31″N 8°26′27″W / 39.608511°N 8.440788°W / 39.608511; -8.440788
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pegões akueduktua
Kokapena
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaSantarem
Portugalgo hiriaTomar
FreguesiaTomar (São João Baptista) e Santa Maria dos Olivais
Koordenatuak39°36′31″N 8°26′27″W / 39.608511°N 8.440788°W / 39.608511; -8.440788
Map
Ondarea

Pegões akueduktua (portugesez: 'Aqueduto dos Pegões'), baita ere Aqueduto do Convento de Cristo 1614an amaitu zen Portugalgo eraikin historikoa da. Tomarreko Kristoren Ordenaren komentua urez ornitzeko eraiki zen. 1983tik Unescoren Gizateriaren ondare gisa sailkatuta dago.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinaren lanak 1593an hasi ziren, Filipe Ia. Portugalgoaren garaietan, alegia. Erregearen arkitektoa zen Filippo Terzik lanak zuzendu zituen. Akueduktoa 1614an bukatu zen, Pedro Fernado de Torres-ekin. 1910ean Instituto de Gestão do Património Arquitetónico e Arqueológicok (IGESPAR) Monumentu Nazionala izendatu zuen. 1983tik Gizateriaren Ondarea da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Airean doan tarteak sei kilometro ditu. Lortzen duen garaiera handiena 30 metrokoa da. 58 erdi puntuko arku ditu, beste gainean ezarrita. Akueduktoaren bi muturretan bi uren dekantaziorako eraikinak ditu.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]