Erdi puntuko arku

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ishtar Atea. Jatorriz Babilonia hiriko harresietan zegoen, eta gaur egun Berlingo Pergamoko Museoan dago.

Erdi puntuko arkua zirkunferentzia erdi baten itxura duen arkua da. Arkitekturan erabiltzen da, eta kanoi gangaren elementu nagusia da.

Mesopotamian hasi zen erabiltzen eta arkitektura etruriarrean, erromatarrean, erromanikoan eta barrokoan ikusi daiteke.

Erdi puntuko arkuen hainbat mota daude:

  • Beheratua: zirkunferentziaren erdia baino gutxiago hartzen du eta Pizkunde bukaeran eta Barroko hasieran ikus daiteke.
  • Goratua: inposta eta erdi puntuko arkuaren artean dobelak jartzen dira, honela arku altuago bat sortuz. Arte aurre-erromanikoan eman zen, arte asturiarrean zehazki.
  • Parabolikoa: parabola baten itxura hartzen du, hititek erabili zuten eta geroago Gaudik berreskuratuko du.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erdi puntuko arku Aldatu lotura Wikidatan