Pescadores uharteak

Wikipedia(e)tik
Penghu» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Penghu uharteen kokapena, Taiwanen.

Pescadores uharteak[1] edo Penghu uharteak[1] (txinera tradizionalez 澎湖群島, txinera sinplifikatuz 澎湖群岛 eta pinyinez Pénghú Qúndǎo), Taiwaneko itsasartean dagoen uhartedi bat da. Pescadores izenarekin ere da ezaguna nazioartean, portuges jatorrikoa (Ilhas Pescadores, "arrantzaleak")

Uharteek, 127 kilometro karratuko hedadura dute, eta Taiwan uhartetik 30 kilometrora daude, uharte honen administraziopean daudelarik.

Frantziak okupatu zituen uharteak 1884an, Opioaren Bigarren Gerran. Lehen Txina-Japonia Gerra amaitu ondoren, uharte hauek, Taiwanekin batera, Japoniar Inperioaren zati izatera pasa ziren, 1895eko Shimonosekiko hitzarmenean adostu zenaren arabera. Subiranotasun, Txinara pasa zen 1945ean, Japonia Bigarren Mundu Gerran garaitua izan ondoren. San Frantziskoko bake hitzarmenean, 1952ko apirilak 28an sinatu zena, Japoniak, formalki uko egin zion, behin betirako, Taiwan eta Penghu uharteen gaineko subiranotasunari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pescadores uharteak Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 23°35′N 119°35′E / 23.583°N 119.583°E / 23.583; 119.583