Ixkiriot ttipi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Petit Manseng» orritik birbideratua)
Ixkariot ttipia Alkizako mahasti batean
Ixkariot ttipia bilketa berantiarrerako mahastian lagata

Ixkiriot ttipia, frantsesez petit manseng, ardo-mahats zuria da, batez ere Ipar Euskal Herrian eta Okzitanian (Gaskoinian eta Biarnon) hazten dena. Kalitate handieneko ardoa ekoizten du manseng mahatsen familiakoen artean. Ipar Euskal Herrian Irulegiko ardo zuria egiteko erabiltzen da ixkiriot handiarekin batera. EAEn txakolina egiteko hondarribi zuriaren osagarri gisa usatzea legez onartuta dago[1].

Okzitanian Pacherenc du Vic-Bilh, Tursan, Floc de Gascogne eta Jurançon ardo zuriak produzitzen dira ixkiriot ttipia erabiliz. Ameriketan ere hazten da ixkiriot ttipia ardo zuriak egiteko. Uruguaiko mahastietako ixkitiot ttipia euskal migratzaileek eramandakoa da[2]. Australiako ardo zurietan ere usatzen da[3].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenak adierazten duen legez alea tamaina txikikoa du. Mahatsek azal lodia dute.

Ixkiriot ttipia ardo zuri lehorra, fruta-gustukoa eta urduria egiteko aukera ematen du, era berean perfumez eta aromaz beterikoa dena. Mahastizain batzuk abendura arte uzten dute mahastian, geroago bildutako mahatsekin postre-ardoa egiteko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Noticias Jurídicas» Noticias Jurídicas (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
  2. The Oxford companion to wine. (3rd ed. argitaraldia) Oxford University Press 2006 ISBN 0-19-860990-6. PMC 70699042. (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
  3. (Ingelesez) «Critically acclaimed wine turns out to be something else as decades-old mix-up revealed» ABC News 2020-05-06 (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]