Gaskoinia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gaskoiniako lurraldea

Gaskoinia[1] (Gasconha gaskoiz eta Gascogne frantsesez) Okzitaniako probintzia historikoa da, gaur egungo Akitania eta Frantziako beste lurralde batzuk hartzen dituena. Halaber, Arango harana (Katalunia) Gaskoiniaren lurralde bat da.

Bestetik, euskara batuan Bizkaiko golkoa[2] deritzoguna izendatzeko, Gaskoiniako golkoa izena erabiltzen da frantsesez eta okzitanieraz.

Gaskoi terminoaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Gaskoi" hitza "waskoi"-tik dator, hau da, "baskoi"-tik. Gaskoinia Wasconia zen beraz, baskoien lurraldea. Historian, Gaskoinia deritzon lurraldea erromatarren etorreran eta luze geroago euskara mintzatzen zen lurraldea zen. Lurralde hartako biztanleek, ordea, beren hizkuntza galdu eta, trukean, latin arrunta hartu zuten (VIII-XI. mendeak). Ordezkapen horretan, ordea, aurreko euskarak edo euskara antzeko hizkuntzak arrastoa utzi zion latin arruntari, eta egungo gaskoi hizkuntza sortu zen, euskararen eragina duen erromantzea eta okzitanieraren aldaera dena. Autore batzuen arabera, gaskoiak euskaldun erromatartuak dira.[3]

Eskualdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzian:

Espainian:

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaskoiniako armarria
  • Bordele (gaskoiz, Bordèu; frantsesez, Bordeaux)
  • Auski (gaskoiz, Aush; frantsesez, Auch)
  • Paue (gaskoiz eta frantsesez, Pau)
  • Akize (gaskoiz, Dacs; frantsesez, Dax)
  • Mont-de-Marsan (gaskoiz, Lo Mont de Marçan; frantsesez, Mont-de-Marsan)
  • Tarbe (gaskoiz, Tarba; frantsesez, Tarbes)
  • Lurda (gaskoiz, Lorda; frantsesez Lourdes)

Zenbaitek Baiona (gaskoiz Baiona, frantsesez Bayonne), Gaskoiniaren zatitzat jotzen dute. Hirixka hartan gaskoia ere mintzatua da.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Gaskoiniako hizkuntza nagusia frantsesa da, eta lurraldeko jatorrizko hizkuntza gaskoia da. Zuberoa ondoko Bearnoko herri txiki batzuetan (Eskiulan, kasu), gainera, euskaraz egiten da. Arango haranean, gaskoiaren tokiko alderarekin (aranera) batera, katalana ere hitz egiten da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Europako eskualde historiko-politiko nagusiak (Euskaltzaindiaren 154. araua)
  2.   159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-15 .
  3. Sarrailh de Ihartza, Fernando (1979): La nueva Vasconia, Donostia: Ediciones Vascas.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaskoinia Aldatu lotura Wikidatan