Petra Kelly

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lainobeltz (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 03:22, 13 urtarrila 2016
Petra Kellyren erretratua.

Petra Kelly (Günzburg, Bavaria, Alemaniako Errepublika Federala, 1947ko azaroaren 29a - Bonn, Alemania, 1992ko urriaren 1a) alemaniar feminista, bakezale eta aktibista izan zen.

Biografia

Washingtongo American Universityn eta Amsterdamgo Unibertsitatean ikasi zuen. 1971. urteaz geroztik funtzionarioa izan zen, Alemanian lehenik, eta Europako Ekonomia Erkidegoan (gaur Europar Batasuna) gero. Alderdi Sozialdemokratan sartu zen, eta 1979an Alemaniako Berdeen alderdia sortu zuen. Energia nuklearraren aurka borrokatu zen bereziki. 1980an Berdeen alderdiko eleduna izan zen, eta 1983tik 1990era Bundestageko diputatua. 1992an bere bikoteak tiro batez hil zuen, eta gero, bere buruaz beste egin zuen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Petra Kelly Aldatu lotura Wikidatan