Europako Ekonomia Erkidegoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Europako Ekonomia Erkidegoa[1] 1957ko martxoaren 25ean sortu zen, Alemaniako Errepublika Federalak, Frantziak, Belgikak, Luxenburgok, Herbehereek eta Italiak sinatu zuten Erromako Itunaren ondorioz. Gero, Danimarka, Britainia Handia eta Irlanda gaineratu zitzaizkien 1973. urtean, Grezia 1981ean eta Espainia eta Portugal 1986an. Elkarteko estatuen arteko ekonomia harremanak sendotu eta elkarren laguntza teknikoa eta zientifikoa sustatzeko helburuaz jaio zen[2].

Maastrichteko Itunaren ondoren (1992), Europako Erkidegoa deitu zen. Gaur egun Europako Batasunaren barnean dago, bertako hiru oinarrietatik lehenengoa baita (Merkataritza eta Ekonomia batasuna). Beste bi oinarriak Atzerri eta Segurtasun Politika eta Kooperazio Polizial eta Judiziala dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Europako Ekonomia Erkidegoa Aldatu lotura Wikidatan


Historia
Europar Batasuna
Artikulu hau Europar Batasuneko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.