Petralata gaztelua

Koordenatuak: 42°41′38″N 3°17′31″W / 42.69389°N 3.29194°W / 42.69389; -3.29194
Wikipedia, Entziklopedia askea
Petralata gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
Koordenatuak42°41′38″N 3°17′31″W / 42.69389°N 3.29194°W / 42.69389; -3.29194
Map
Ondarea

Petralata gaztelua (gaztelaniaz: Castillo de Petralata) Burgosko probintziako Oña (Espainia) herrian kokaturiko gaztelua da. 1200 metroko altueran, izen bereko mendian, eraiki zuten, egun Navas de Bureba eta Barcina de los Montes herriak batzen dituen bidean. IX. mendean eraiki zuten Bureba osoa menderatzeko.

Agirietan lehendabizikoz 1040an agertu zen Gartzea III.a Santxez Naiarakoaren ezkontza-hornien kontratuan. Zazpi urte geroago, Ramiro I.a Aragoikoak San Salvador monasterioari eman zion. Orduko Oña alfozaren herri nagusia izan zen eta gaztelua tenente batek gobernatzen zuen.

Laster, Fríasko gazteluak ordezkatu zuen Burebako gaztelu nagusi moduan eta XVII. mendean jada aztarnategi bat besterik ez zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.