Philo Remington

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Estatu Batuetako industrialaria (Lichtfield, New York, 1816 - Silver Springs, Florida, 1889). Pistolak, nekazaritza-makineria eta josteko makinak ekoiztu zituen, eta bere izena duen fusila asmatu zuen, Estatu Batuetako gudarosteak 1847an bere egin zuena. 1871. urteko fusil-eredua, berriz, Espainiako armadak erabili zuen 1893ra arte. Sholes eta Glidden etxeko idazmakina ustiatzeko eskubideak erosi zituen 1873. urtean, eta hobekuntzak egin ondoren, sailean ekoiztu zuen 1876. urtetik aurrera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]