Pianoarentzako 11. Sonata (Mozart)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Wolfgang Amadeus Mozarten pianoarentzako 11. sonata la maiorrean K. 331 aipaturiko konposatzailearen pianoarentzako sonata bat da. Oraindik ez da zehatz ezagutzen noiz eta non idatzi zuen austriarrak sonata hau -Vienan edo Salzburgon 1783 inguruan, gaur egun litekeenenatzat hartzen dena, Paris eta 1778 bezain urruneko datak ere iradoki diren arren.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mozarten pianoarentzako sonatarik ezagunena da, bereziki bere amaieragatik, transkripzio eta bertsio ugari izan dituena, duela urte askotatik pianojole zaletuentzako erronka bat delarik.

Saint-Fuixen arabera, sonata hau, benetan, bildumako hamargarrena izango litzateke, aurrekoa, do maiorrean idatzia, hamaikagarrena izango litzatekeen bitartean. Baina Alfred Einsteinek, Mozartek bere aitari 1784ko ekainak 9-12an bidalitako gutun bat gogorarazten du, non honek argi eta garbi adierazten dituen hiru sonatak do maior, la maior eta hurrengoa fa maiorrean.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru mugimenduz osatua dago.

  1. Andante grazioso (sei bariazio dituen gai bat).
  2. Menuetto (minueto bat eta hirukotea)
  3. Rondo Alla Turca: Allegretto

Lehen mugimendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan hau gai bariatu batekin hasten da (garai hartan frantziar eskolan ohikoa zen bezala); bere bariazioak mozartar estiloaren motarik garbi eta malguenekoak dira.

Bigarren mugimendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarraian datorren eta erdiko tempo motela den minuetoak izaera nabarmenki cantabile edo abesgarria du, eta argi eta garbi dator Schoberten ereduetatik.

Hirugarren mugimendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken mugimendua, Alla Turca, ohi Turkiar Martxa bezala ezaguna, sarri bere aldetik entzuten ohi da, eta Mozarten lan guztietatik ezagunenetako bat da. Honek jenizaroen turkiar banden soinua imitatzen du, garai hartan oso modan zegoena. Koda nagusi luzea non Sultan Handia danborren zarata gorgarriarekin zartzen ari dela dirudiena, Mozartek sonata Artaria argitaletxeari ematerakoan gehitu zuen.

Garaiko zenbait musika lanek imitatu zuten musika hori, Mozart beraren Die Entführung aus dem Serail opera barne.


Aurrekoa
Pianoarentzako 10. sonata
Mozarten pianoarentzako sonatak
1783
Ondorengoa
Pianoarentzako 12. sonata
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pianoarentzako 11. Sonata (Mozart) Aldatu lotura Wikidatan