Pierre Iturbide

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pierre Iturbide (Baiona, Lapurdi, 1849 - 1921) Lapurdiko legegilea eta artxibozaina izan zen.

Biografia

Zuzenbideko ikasketak egin zituen Baionan eta Bordelen. Baionako artxiboez arduratu eta Erdi Aroko eskuizkribuen transkripzioa egin zuen. Hiru ataletan banatu zuen lan erraldoi hau: Livre des Etablissements (1892, "Legeen liburua"), Registres gascons (1896-1898, gaskoieraz idatziriko idazki guztien bilduma) eta Registres français (1901-1906, frantsesez idatziriko idazki guztien bilduma).

Lapurdiko politikari buruzko ikerketa batzuk ere argitaratu zituen: Cahier des doléances de Bayonne et du pays de Labourd pour les Etats Généraux de 1789 (1912, "Baionako hiriak eta Lapurdiko lurraldeak 1789ko Estatu Orokorren aurrean azalduriko kexuen bilduma"). Artikulu ugari eman zuen RIEV eta Gure Herria aldizkarietan.

Erreferentziak