Pigmalion efektua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Pygmalion eta Galatea, Angelo Bronzino 1530.

Hezitzaileek ikasleengan dauzkaten usteak edo itxaropenak neurtzeko moduko ondorioak izaten ditu. Hezitzaileak ikasleengan itxaropen handiak dituenean ikasleek emaitza hobeak lortzen dituzte itxaropena txikia denean baino. Itxaropen handiek Pigmalion efektu positiboa dakartzatela esaten da. Ikasleengan konfiantza gutxi izateak Pigmalion efektu negatiboa dakar.

Psikologiaren alorreko zenbait esperimentuk Pigmalion efektua frogatu dute. Inteligentzia test batzuen bidez neur zitekeela uste zen garaietan, esaterako, honako esperimentu hau egin zen. Testetan emaitza arruntak erakusten zituzten hainbat ikasleren jarraipena egin zen. Emaitza arrunta erakusten zutenen arteko bi talde egin zituzten. Bat kontrol taldea izango zen, gurasoei bere seme-alaben benetako emaitzak komunikatuko zitzaien. Beste taldekoei, ordea, nahiz eta emaitzetan aurreko taldekokoak oso berdinak izan, gurasoei adierazi zitzaien bere seme-alabek gaitasun bereziak eta bikainak zituztela. Handik urte gutxitara inteligentzia neurtzeko testak errepikatu eta bigarren taldekoek emaitza nabarmen hobeak erakutsi. (Pigmalion efektu positiboa).



Pigmalion efektuaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pigmalion efektu izena Greziar klasikoko mito batetik hartutako izena dugu. Pigmalion eskulturagilea, Πυγμαλίων grezieraz, bere sormena lan batekin, Galatearekin, maitemindu omen zen. Horregatik Pigmalionek Galatea estatua benetako emakumea izango balitz baino hobeto erabiltzen zuen, bizi-bizirik egongo balitz bezala. Afrodita jainkosak maitasun hura saritzeko Galateari bizitza eman zion.


Pigmalion efektua non[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rosenthal y Jacobson, Bere iragarpena beteko duten profeziak ikertzen eta beste hamaika ikertzaileek ikusi dute zelako ondorioak ekartzen dituzten ikasleengan bere hezitzaileek dauzkaten itxaropenak. Itxaropen handiek emaitza handiak ekartzeko aukerak biderkatzen dituzte, itxaropen txikiek porroterantz bultzatzen dute.

Lan munduan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia eta enpresa munduko hainbat adituk langileengan konfiantza izateak eta langileei ardura ematea efektu positiboak dakartzala. Bide beretik, langileek bere buruzagiengan konfiantza izateak erakundearen mesedea dakar.

Koldo Saratxagak, esaterako, hauxe dio bere Harreman-estilo berri bat Elkar 2007 liburuan (133 or.): "Garrantzitsuena konfiantza izatea da. Organizazioen euskarria da..."

Norbanakoetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizartean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merton soziologoa 1948, Bere iragarpena beteko duten profeziak ikertzen ikusi zuen maiz ikus zitezkeela horrelako kasuak gizartean eta ekonomian. Krisi ekonomikoa egongo zela pentsatzen zen garaietan krisia etortzen zen. Akzionistek eta kontsumitzaileek konfiantza galtzen bazuten, iragarritako krisia segurua bilakatzen zen...

Kiroletan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doktorego tesiek erakutsi dute urteko lehen hilabeteetan jaiotako umeek aukera gehiago daukatela kirolari arrakastatsuak bilakatzeko. Izan ere, txikitan kiroletan arrakasta izateko aukera handiagoa izaten dute hilabete batzuetako abantailari esker. Baina nagusitan ere arrakasta handiago izateko aukera dutela ikusi da datu estatistikoetan eta aukera handiago hori Pigmalion efektuari egotz dakioke.

Pigmalion efektuari buruzko ikerketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza motibazioa ikertzen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

David C. McClelland.

David C. McClelland











Kritikak. Pigmalion efektuari egindako kritikak.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

George Bernard Shaw (1913).
  • (Ovidio, Metamorfosis bere idazlanean mitoaren beste bertsioa idatzi zuen: Venus jainkosak Pigmalion eskulturagilearen ametsa gauzatuko du.
Pertsonaia Desioa Ondorioa
Pigmalion Edertasun femeninoa Galatea benetako emakume bihurtu
Henry Higgins Lore saltzaile apal bat dukesa dotore legez aurkeztu Eliza Doolittle andere miresgarri bihurtu
Geppeto Semea Pinotxo benetako ume bihurtu

Bibliografía[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Sánchez Hernandez, M. y López Fernandez, M. (2005) Pigmalión en la escuela. Editorial Universidad Autonómica de la Ciudad de México. México D.F.
  • (Gaztelaniaz) Díaz-Aguado, M.J. Y Baraja, A. (1988) Interacción educativa y desventaja sociocultural: Un modelo de intervención para favorecer la adaptación escolar en contextos inter-etnicos.
  • (Gaztelaniaz) Meirieu, P. (1998) Frankenstein educador. Laerters S. A. Barcelona.

Filmeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Webguneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]