Pinotxo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pinotxo, Enrico Mazzantik eginiko marrazki batean.

Pinotxo (italieraz Pinocchio) "Pinotxoren abenturak" izeneko ipuinaren protagonista da, haur-literaturako klasikoa dena. Iritzi-emaile askoren ustez, haurrentzako ipuina baino, gaur egungo gizartearen alegoria da.

Carlo Collodi-k sortutako pertsonaia da eta liburua 1883an argitaratu zen Italian. Hasiera batean, Collodiren asmoa ez zen haurrentzako ipuin bat idaztea, jatorrizko bertsioan Pinotxo urkatu egiten dute egindako hutsengatik. Beranduagoko bertsioetan istorioaren amaiera ezaguna sortu zen, non Pinotxo benetako haur bihurtzen den.

Estiloari dagokionez, istorioa berritzailea eta modernoa izan zen eta eragina izan zuen idazle askorengan. Florentziar jatorriko hitz eta esaerez aberastutako italieraz idatzia dago. Liburuan azaltzen diren hainbat kontzeptu gizartean sustatu dira, hala nola, gezurtiei sudurra haztearena.

Pinotxok arrakasta izan zuen berehala, baina familia aberatsen artean ez zen haurrentzako egokitzat jo.

Aleksei Tolstoik moldaketa ezagun bat idatzi zuen errusieraz, Burratinoren abenturak izenekoa (burratino hitzak italieraz "txotxongilo" esan nahi du).

Euskarazko itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agustina Pontestak itzuli eta Elkar argitaletxeak argitaratu zuen 1987an, eta 2011n, itzulpen horretan oinarriturik, beste itzulpen bat argitaratu zen Galtzagorri Elkarteak Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin bultzatutako Klis Klasikoak bildumaren barruan, Koldo Biguri eta Garazi Joana Goikoetxearen eskutik.

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinotxori buruzko 20 filmetik gora egin dira, haien artean, Walt Disneyek 1940an egindako marrazki biziduneko filma, Luigi Comencini-ren 1972ko filma eta arrakasta handiegirik izan ez zuen 2002ko Roberto Benigni-rena.

Disneyren filma (1940ko otsailaren 7an estreinatua) moldaketa askea den arren, animazio maisulana da eta Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegiak "kulturalki garrantzitsu" izendatu du. Horregatik, herrialde honetako Film Erregistroan babesteko aukeratua izan zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pinotxo Aldatu lotura Wikidatan