Gaia (jainkoa)
Gaia[1] (grekoz Γαῖα, Γαῖη edo Τῆ, «lurra», Ge, Gea edo Gaea bezala ere irakurtzen da) lurraren emankortasuna sinbolizatzen duen greziar mitologiako jainkoa da.
Lurraren pertsonifikazioa Hesiodoren kosmogonian, jainkoen eta munstroen ama. |Kaos (mitologia)|Kaosen ondoren eta Eros baino lehenago sortua da. Arrekin harremanik izan gabe Urano (ortzia), Mendiak eta Pontos (itsasoa) sortu zituen. Uranorekin bateraturik, Titanak eta Titanidak, Ziklopeak, Hekatonkirak sortu zituen. Uranok bere haurrak sabelean gordetzera behartzen du Gea, edo bestela Tartarora botatzen ditu. Kronosek, Titanen arteko azkenak, bere amarengandik igitai bat harturik, barrabilak moztu zizkion aitari. Uranosen odolak Gea ernaldu zuen, eta honek Eriniak, Erraldoiak eta oihanetako Ninfak sortu zituen. Beste seme batekin, Pontosekin, izandako harremanetatik itsasoko jainkoak sortu ziren, eta horien artean Nereo. Tartarorekin izandako harremanetatik Tifon eta Ejidna jaio ziren. Beste teogonia batzuek Anteo erraldoia, Piton herensugea eta beste munstro batzuk sortu izana leporatzen diote.
Adituek Gaia Amalurraren eboluzio bat dela diote, Neolitotik Ekialde Hurbilean eta Europan gurtzen zen jainkosa, euskaldunon Mari kasu.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia, 82. araua. Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0082.pdf. Euskaltzaindiak Gea eta Gaia onartzen ditu.