Piton

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Apolo eta Piton, Virgil Solisen irarlana 51581) Ovidioren Metamorfosiak I. libururako.

Greziar mitologian, Piton (grezieraz Πύθων, Pýthôn) suge handi bat zen, Gea Ama Lurraren alaba, euri jasa handiaren ondoren lurrean geratu zen lokatzetik jaioa. Munstroa Delfosetik gertu zegoen leize batean bizi zen, Parnaso mendiaren gainean, eta han zaintzen zuen orakulua. Apolo jainkoak hil zuen Piton sugea, berarentzat aldarrikatu zuen orakulua eta, ordutik, Apolo Pitio bezala ezagutua izan zen. Esaten denez, jainkoak, Pitiar Jokoak, bere garaipena ospatzeko ezarri zituen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Piton Aldatu lotura Wikidatan