Plater bakarraren eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea

«Plater bakarraren eguna»[1] (gaztelaniaz: Día del plato único) Espainia frankistan 1936tik 1942ra bitartean burutzen zen propaganda-ekintza izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sevillan 1936ko urriaren 30ean iragarri[1], Gonzalo Queipo de Llanok proposatuta[2], eta azaroaren 15ean jarri zen martxan[1][3]. 1936ko azaroaren 3ko dekretuaren arabera, ekintza hilabetean bitan egin behar zen epe mugagabean[3].

1937ko uztailaren 16ko dekretuaren arabera, urte bereko abuztutik aurrera, asteroko ekintza bihurtu zen[4]. Horrez gain, 1937ko uztailean kanpaina zabaldu eta astelehenetan izaten zen «Postrerik gabeko eguna» ezarri zen[5]. Hasieran, asteroko «Plater bakarraren eguna» ostiraletan egiten zen, 1938ko urtarrilaren 13tik ostegunetan eta 1940ko apirilaren 18tik astelehenetan[6]. Espainiaz gain, Portugalen egiten zen, Lisboako eta Portoko Espainar Etxeetan[7].

«Plater bakarraren eguna»ren iturria «Eintopfsonntag» Alemania nazian egindako ekintza izan zen[8]. Honek arazo bat sortu zuen Francoren alde egiten zuten katolikoentzat, ekintza honen jatorri nazia baztertu zutenak[9]. Propagandak tradizio katolikoa zela aldarrikatu zuen[9].

Hil bakoitzaren 1ean eta 15ean, etxe guztietan, jatetxeetan eta beste ostalaritza-establezimenduetan, baita hoteletan ere, bazkarirako edo afarirako janari mota bakarra zerbitzatzen zen, eta denek plater batetik jaten zuten[2][10]. Jatetxeetako bezeroek bazkari osoa ordaindu behar izan zuten[3] eta horrela aurreztutako dirua ongintzarako zen[10][11][12]. Erakunde onuradunek «Plater bakarraren egun» eta «Postrerik gabeko egun»-etan aurreztutako dirua biltzen zuten hil bakoitzaren 2an eta 16an, eta 25ean Espainiako Bankuari ordaintzen zioten[1].

Ekintzan parte hartzea derrigorrezkoa zen; saihestu zutenek isuna ordaindu behar izan zuten, eta haien izenak aldizkarietan argitaratzen ziren «zerrenda beltzetan» sartu zituzten[2][11]. Haur txikiak, pertsona gaixoak edo adinekoak bakarrik zeuden parte-hartzetik salbuetsita[2]. Familia bakoitzak 8 pezeta ordaindu behar zituen astero[12]. Hoteletan, jendeari bi plater eskaintzea onartzen zen: barazkiak eta haragia edo arraina, denek bat aukera zezaten[9]. Jatetxeen jabeek eguneko diru-sarreren% 25 gutxienez ongintzarako eman eta bezeroen zerrenda mantendu behar izan zuten[9].

Irratian eta prentsan iragarri zuten ekintza, eta eku publikoetan kartelak jarri zituzten[13].

Bilketak ongintzako jantokien, haurreskolen eta umezurztegien jarduerak laguntzea izan zuen helburu[2], baina baita armadaren[2] eta Auxilio Social kanpainaren finantzaketa ere[14].

1940an jatetxe eta hoteletara mugatu zen zerbitzua[1]. «Plater bakarraren eguna» 1942ra arte egin zen[2][8]. Urte horretan, anoa-txartelak agertu ziren Espainian[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Artetxe, Oihana. (2017). «Plater konbinatuaren aurrekaria» Baleike. Zumaiako Udal Artxiboa.
  2. a b c d e f g h (Gaztelaniaz) López, Alfred. (2018). «El capricho más extraño de Franco: cuando castigó a España entera sin postre» El Español.
  3. a b c (Gaztelaniaz) «Orden. — Creando en todo el territorio sometido los días «Del Plato Unico»» Boletín Oficial del Estado 20: 93-94..
  4. (Gaztelaniaz) Prado Herrera, María Luz de. (2012). La contribución popular a la financiación de la Guerra Civil: Salamanca, 1936-1939. Salamanca: Ediciones Universidad de Salamanca, 484 or. ISBN 9788490121429..
  5. (Gaztelaniaz) López, Alfred. (2018). «El capricho más extraño de Franco: cuando castigó a España entera sin postre» El Español.
  6. (Gaztelaniaz) Marín Marín, José. (2021). Orígenes de la Magistratura del Trabajo en España: Especial referencia a su implantación en Murcia. Boletín Oficial del Estado, 588 or..
  7. (Gaztelaniaz) Pena Rodríguez, Alberto. (2017). Salazar y el fascismo español: propaganda franquista y salazarista en la colonia española en Portugal (1933-1939). Coimbra: Imprensa da Universidade de Coimbra, 163 or. ISBN 9789892613444..
  8. a b (Alemanez) Höffer-Mehlmer, Markus. (2009). Modernisierung und Sozialarbeit in Spanien. Europäischer Hochshulverglag, 61 or. ISBN 9783941482203..
  9. a b c d (Ingelesez) Seidman, Michael. (2011). The Victorious Counterrevolution: The Nationalist Effort in the Spanish Civil War. University of Wisconsin Press, 131-132 or. ISBN 9780299249632..
  10. a b (Gaztelaniaz) Arasa, Daniel. (2008). Historias curiosas del franquismo. Robinbook, 74 or. ISBN 9788479279790..
  11. a b (Gaztelaniaz) Díaz-Plaja, Fernando. (1975). La España política del siglo XX en fotografías y documentos. Plaza & Janés, 20 or..
  12. a b (Gaztelaniaz) Alcalá, César. (2021). «Día sin postre: los impuestos indirectos de la dictadura» La Razón.
  13. (Gaztelaniaz) Vega Sombría, Santiago. (2005). De la esperanza a la persecución: la represión franquista en la provincia de Segovia. Barcelona: Crítica, 177 or. ISBN 9788484326120..
  14. (Gaztelaniaz) Bray, Arturo. (1943). La España del brazo en alto. Editorial Ayacucho, 40 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]