Poloniar notazio
| Aurrizki notazioa |
| Artizki notazioa |
| Atzizki notazioa |
Matematikan, poloniar notazioa, aurrizki notazioa, idazkera poloniarra edo prefixu bidezko notazioa notazio mota bat da logikarako, aritmetikarako eta aljebrarako. Poloniar notazioan ez da adierazi behar parentesirik ezta beste mugatzailerik ere aurrena egin behar diren kalkuluak adierazteko, hala ere ez dago anbiguotasunik ebazte ordenaren gainean. Eragileak zenbakizko balio elkartuen aurretik joan behar dira. Jan Łukasiewicz poloniar matematikariak sortu zuen notazio mota hori 1920aren inguruan, matematika eragiketen logika errazteko. Ez da asko erabiltzen egiunezko matematikan, baina bai erabiltzen da asko informatikan.
Notazioa [aldatu]
Eragileak zenbakien aurretik joan behar direnez, batuketaren poloniar notazioa hau da:
Egiunezko notazioan (artizkia) hau da:
Eragiketen ordena [aldatu]
Zenbat eta "barnekoagoa" den eragiketa, orduan eta lehenago exekutatu behar da.
Orduan, poloniar notazioa:
edo 
Egiunezko notazioan, hau da, hurrenez hurren:
edo 
| Eragiketa | Egiunezko notazioa | Poloniar notazioa | Alderantzizko poloniar notazioa |
|---|---|---|---|
![]() |
a+b | + a b | a b + |
![]() |
(a+b)/c | / + a b c | a b + c / |
![]() |
((a*b)-(c*d))/(e*f) | / - * a b * c d * e f | a b * c d * - e f * / |


edo 
edo 

