Ponent (Benidormeko hondartza)
Ponenteko hondartza (katalanez: Platja de Ponent, gaztelaniaz: Playa de Poniente) Benidormeko bi hondartza nagusietako bat da Llevantekoarekin batera.
Hondartza udalerriaren erdigunetik hegoaldera hedatzen da Canfaliko muinoitik, kirol portuaren ondoan, la Cala izeneko guneraino, Finestrat udalerriaren mugan. Levanteko hondartzan ez bezala, oraindik gutxi dira bertan eraikitako etxe orratzak, baina denen artean, espainiar estatuko eraikin garaienetakoa den Gran Hotel Bali nabarmentzen da. Hotela eraikitzen amaitu zenean 2002an, Europako hotelik garaiena izan zen 186 metrorekin.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Hondartzari buruzko informazioa.
Artikulu hau Valentziako Erkidegoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |