Pyrrhidium sanguineum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pyrrhidium sanguineum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCerambycidae
GeneroaPyrrhidium
Espeziea Pyrrhidium sanguineum
Linnaeus, 1758

Pyrrhidium sanguineum Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Léon Fairmairek 1864an deskribatu zuena. Europa guztian zabaldurik dago, baita Euskal Herrian ere[1].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina txikiko kakalardoa da, 9-11 mm artean neurtzen du[2]. Gorputzaren gainaldea marroia da, baina ile gorri distiratsuz estalita dagoenez gorria ikusten da, hortik sanguineum ("odol kolorekoa") izena[2]. Gorputzaren azpialdea beltza da.

Kakalardoaren burua eta antenak beltzak dira[2]. Arren antenek ia gorputzaren luzera hartzen dute, emeenak aldiz gorputzaren luzeraren erdia. Dena dela emeak arrak baino bi aldiz handiagoak direnez bien antenek antzeko luzera dute.

Habitata eta elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan, Afrika iparraldean, Asia hegoaldean eta Ipar Amerikan aurkitzen da. Hostiozabalen basoetan aurkitzen da, bereziki atsegin ditu Quercus generoko zuhaitzak. Helduak zein larbak enbor eta adarretako zuraz elikatzen dira[3].

Eraikinetako zurik ez du jaten lehorregia eta trinkoegia izaten delako[4]. Kakalardo honek erori edo moztu berriak diren enborrak atsegin ditu, gutxieneko 4 cm-ko diametroa dutenak.

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helduak apirila eta ekaina artean ikusten dira. Eguzkialdean dauden enbor edo adarrak zulatu eta azalaren azpian arrautzak jartzen dituzte. Handik jaioko diren larbek galeria irregularrak egiten dituzte eta pupatzeko garaia iristen denean gela zapal bat eratzen dute. Larba edo pupa eran hiberna dezakete, urtebete edo bi iraungo dute egoera horretan. Udazkena bereziki beroa bada posible da helduak ateratzea[3].

Imagoak zuhaitzetan bizi dira.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. a b c «Guía Visual de la Biodiversidad de Navarra» www.guiavisual-gorosti.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
  3. a b «Pyrrhidium sanguineum» www.cerambyx.uochb.cz (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
  4. (Ingelesez) «Escarabajo De Cuernos Largos De Roble Galés (Pyrrhidium sanguineum)» Picture Insect (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]