QAPF diagrama

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

QAPF diagrama edo Streckeisenen diagrama arroka igneoak sailkatzeko erabiltzen den hiruki bikoitzeko diagrama bat da. QAPF izena ingelesezko "Quartz, Alkali feldspar, Plagioclase, Feldspathoid (Foid)" hitzen akronimoa da, hau da kuartzo, feldespato alkalino, plagioklasa eta feldespatoide mineralen araberako sailkapen bat da. Mineral hauek erabiltzen dira sailkapena egiteko, %100era birkalkulatzen.

QPAF diagramak arroka plutonikoak sailkatzen erabiltzen dira batez ere, arroka faneritikoetan, baina arroka bolkanikoak sailkatzeko ere erabili daiteke, mineralogia modala determinatu bada. Arroka piroklastikoak sailkatzeko ez da erabiltzen, horietarako TAS diagramak erabiltzen direlako. TAS ere beira duten arroka bolkanikoetan erabiltzen da, obsidiana kasu. Mineral mafikoak %90a baino gehiago badira (peridotita eta piroxenitak, adibidez) QAPF ere ez da erabiltzen.

Diagramak erabiltzeko ikerketa mikroskopio bitartez egin behar da, portzentajeak zehaztu ahal izateko.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
QAPF diagrama