Arroka plutoniko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Arroka plutonikoak geologian, magma masa eta sakonera handian eta motel hoztu denean eratu diren arroka igneoei esaten zaie. Euren aztarntegiei plutoi esaten zaie.

Euren eraketan zehar, hoztea oso motela da, kristal handien eta mineral puruen hazkuntza ahalbidetuz eta, emaitza bezala, testura heterogeneo, bikortsua emanez. AdibideaK: granitoa, gabroa, sienita, diorita eta peridotita

Kopuruari dagokionez, arroka plutonikoak dira garrantzitsuenak. Lurraren konposaketan berebiziko nagusitasuna dute, mantua erabat arroka hauetaz osatuta dagoelarik. Gainontzeko arrokek, gainazaleko lurrazalean estalki bat baino ez dute sortzen (arroka magmatiko bolkanikoak, arroka sedimentarioak, arroka metamorfikoak eta alterazio arrokak) edo, arroka filoniarren kasuan, gainontzeko arroketan, bolumen txikiko zain edo dikeak.

Arroka plutonikoak, edo, orohar, magmatikoak edo igneoak, lehen arrokak dira. Hauen materialetatik, gainontzekoak garatzen dira. Planeta arrokatsuen masa osatzen dute: (Lurra, Merkurio, Artizarra, Marte...), planetak, euren akrezioan zehar osatuta dauden material silikatatuen fusioraren ondoren, hauen hozte eta kristalizazio bidez eratutakoa. Jatorri eta mekanismo beraren ondorioz, planeta erraldoien erdigunean ere daude, baita hauen satelite askotan eta solidoak diren asteroide handienetan ere.