Quantum of Solace

Wikipedia, Entziklopedia askea
Assar (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 08:31, 29 martxoa 2016

Quantum of Solace 2008ko Marc Forster alemaniar-suitzar zinema zuzendariaren espioitza filma bat da. 2006ko Casino Royale filmaren jarraipena da. Ian Fleming idazlearen James Bond pertsonaiaren istorio eta eleberrietan oinarritua dago eta izenburua 1959ko Ian Fleming idazlearen For Your Eyes Only eleberriko istorio baten izenburutik hartu zuen, nahiz eta istorio horretan oinarritu ez. Bertan, Daniel Craig, Olga Kurylenko, Mathieu Amalric, Gemma Arterton, Judi Dench eta Jeffrey Wright aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Maite zuen Vesper (Eva Green) emakumeak traizionatua, 007 agenteak (Daniel Craig) hurrengo bere misioa gauza pertsonal modura hartuko du. Bere ikerketan zehar, Bond eta M-ek (Judi Dench) White jauna (Jesper Christensen) galdekatu eta honek Vesper txantaiatu zuen Quantum izeneko erakundea haiek uste baina konplexu eta arriskutsuagoa dela aipatuko die. Britainiar inteligentziako zerbitzu forenseak Haitiko banku batetako kontu korronte bat MI6ko traidore baten arteko lotura argitara emango du, herrialde hartan Bondek Camille (Olga Kurylenko) emakume eder eta borrokalaria ezagutuko du, mendekua gauzatzeko bere berezko arrazoiak dituen emakumea. Camilleri esker, Bondek Dominic Greene (Mathieu Amalric) izeneko gizon baten ezagutza du, Dominic negoziogizon gupidagabea eta erakunde misteriotsuaren kidea da. Austria, Italia eta Hegoamerikara daraman misio batean, Bondek Greenen helburua Medrano jeneralaren (Joaquin Cosio) laguntzaz munduko baliabide natural garrantzitsuenetako bat kontrolatzea dela jakin ahal izango du; baina, horretarako, hegoamerikar herrialde bateko gobernua kenduarazi beharra dauka. Bond Vesperren traizioaren arduradunarengana hurbiltzen doan heinean, Greenen egitasmo izugarria deuseztu nahi baldin badu CIA eta terroristak baina arinago jardun beharko du.

Aktoreak

Filmalekuak

Filma hau munduko hainbat lekutan girotu zen: Pinewood estudioak (Ingalaterra), Siena (Italia), Panama eta Austria.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Quantum of Solace Aldatu lotura Wikidatan