Rachel Corrie
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Jaio | 1979ko apirilaren 10a | |
| Olympia, Washington (AEB) | ||
| Hil | 2003ko martxoaren 16a | |
| Rafah (Palestina) | ||
Rachel Aliene Corrie (1979ko apirilaren 10a – 2003ko martxoaren 16a) Nazioarteko Elkartasuneko Mugimenduko kide estatubatuarra zen. Israelgo armadako bulldozer batek azpian hartuta hil zen Gazako zerrendan, etxe palestinar baten aurrean belauniko zegoela, giza ezkutu gisan, aramadak etxea ez eraistea galarazteko asmoz. Israelgo armadak adierazi zuen bulldozerren gidariak ikuspegi mugatua daukatela, baina Nazioarteko Elkartasuneko Mugimenduko lekukoek, berriz, salatu zuten deusek ez zuela oztopatzen gidariaren ikusmena[1].
Gaza lehorreratzen saiatu zen itsaontzi batek MV Rachel Corrie izena zeukan, haren omenez.