Radio Corporation of America

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Radio Corporation of America
Sektorea Elektronika
Sorrera 1919
Egoitza New York
Presidentea David Sarnoff

Radio Corporation of America (RCA) estatubatuar industria-elektronika izan zen, 1919 eta 1986 artean iraun zuena.

Antzinako Radio Corporation of America gaur egun bertatik irtendako bi konpainiak erabiltzen duten marka erregistratu bat da.

Bi konpainiek eskubideak erosi zizkioten General Electric multinazionalari, RCA multzoaren gaineko kontrola 1986an hartu zuena eta bere interesak mantendu zituena NBC komunikazio konpainia filialean. Hasiera batean, General Electricek RCA marken gaineko kontrola mantentzen jarraitu zuen (mundu mailan HMV bezala edo Amerikako tokiren batzuetan Nipper bezala ezagututako His Master's Voice markaren gaineko eskubideak barne), baina eskubide hauek, ondoren, Thompson eta Bertelsmannengana pasa ziren.

1930eko hamarkadatik 1950eko hamarkadaraino izan zuen ospea dela eta, bere fabrikazio kalitate altuagatik, bere berrikuntza teknologikoengatik, bere estiloa eta bere izenagatik, antzinako RCA irratiak irrati bildumagileek gehien preziatzen dituzten objektuetako batzuk dira.

Enpresak RCA konektorea sortu zuen, oso ezaguna egungo etxeko ikus-entzunezko sistemetan.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Radio Corporation of America Aldatu lotura Wikidatan