Rafael Kubelík
Wikipedia(e)tik
(«Rafael Kubelik» orritik birbideratua)
Rafael Jeroným Kubelík (Býchory, 1914ko ekainaren 29 - Kastanienbaum, Suitza, 1996ko abuztuaren 11a) Txekiako musikagilea eta orkestra-zuzendaria izan zen. Pragako kontserbatorioan egin zituen ikasketak. Txekiako Filarmonikako zuzendaria izan zen 1936. urtetik, eta Chicagoko Orkestra Sinfonikokoa 1950-1953. urte bitartean. Covent Garden Operako musika-zuzendaria izan zen 1955. urtetik 1958. urtea arte, eta Metropolitan Operakoa 1973-1974 bitartean. Operak ere idatzi ditu; horien artean, Veronika (1947), kantata bat, sinfonia koralak, biolin-kontzertu bat, bi requiem, ganbera-musika eta kantuak.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.