Rafael Ninyoles

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Rafael Lluís Ninyoles i Monllor (Valentzia, 1943) valentziar soziolinguista da, Katalan Herrietako soziolinguistikaren gurasoa Lluís Vicent Aracilekin batera. Batxilergoa jesuitekin ikasi zuen, non ezagutu baitzituen Alfons Cucó, Eliseu Climent eta Lluís Vicent Aracil. Gero zuzenbidean eta soziolinguistikan lizentziatu zen Valentziako Unibertsitatean eta 1967 urtean Amerikako Estatu Batuetara bidaiatu zen.

Ondoren, soziologia irakatsi du Valentziako Facultat de Ciències Econòmiques-en, aditu gisa lan egin du Valentziako Diputazioan eta Valentziako Generalitatean. Berak eta Aracilek elebitasunaren kritika egin dute eta diglosiaren kontzeptua sartu dute katalan herriaren hizkuntz egoera azaltzeko. Era berean, artikulu ugari idatzi ditu hainbat egunkari zein aldizkaritan (Serra d'Or, Gorg, Cuadernos para el Diálogo edo El País) Valentziako Erkidegoko hizkuntz gatazkaz, bai eta CEIC Alfons el Vell erakundearekin lan egin du ere.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • L'opinió pública (1968)
  • Conflicte lingüístic valencià (1969)
  • Idioma i prejudici (1971)
  • Idioma i poder social (1972)
  • Sociología del lenguaje (1974)
  • Estructura social y política lingüística (1975)
  • Cuatro idiomas para un estado (1977)
  • Madre España (1979)
  • Estructura social i política lingüística (1989)
  • El País Valencià a l'eix mediterrani (1992)
  • Informe sociològic de les comarques centrals Valencianes (1996)
  • Sociologia de la ciutat de València (1996)

Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]