Rama III.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rama III.aren estatua, Bangkoken

Rama III.a (jaiotza-izena: Poramin Maha Jessadabodindra) Siamgo erregea izan zen 1824-1851 bitartean (Bangkok, 1788 - Bangkok, 1851). Rama II.aren seme nagusia zen eta Chakkri dinastiako hirugarren errege izendatu zuten aita hil zenean, erreginaren semea ez izan arren. Siamgo Erresuma mendebaldeko moldeetara eramaten saiatu zen, eta haren garaian izan zuen Siamgo Erresumak hedadura handiena. Kanpo-politikaz arduratu zen gaztetan eta haren bitartez sendotu ziren Siamen eta Britainiar Inperioaren arteko merkataritza-harremanak. 1830-1840 urte-bitartean Laosi eta Kanbodiari begira jarri zen, vietnamdarren kolonizazioaren aurrean uzkur betiere. Mongkut anaiordea (Rama IV.a) izan zuen ondorengo.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rama III.a Aldatu lotura Wikidatan