Ramses IV.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ramses IV.a

Faraoi

K.a. 1155 - K.a. 1149
Ramses III.a - Ramses V.a
Bizitza
Jaiotzaezezaguna, K.a. XII. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
Heriotzaezezaguna, K.a. 1156 ( urte)
Hobiratze lekuaKV2 (en) Itzuli
Familia
AitaRamses III.a
AmaTyti
Ezkontidea(k)Duatentopet (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaEgiptoko XX. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Find a Grave: 7261654 Edit the value on Wikidata

Heqamaatra-Setepenamon Ramses-Heqamaatra-Meriamon edo Ramses IV.a, Egiptoko Inperio Berriko XX. dinastiako faraoia izan zen K.a. 1153 eta K.a. 1147 bitartean.

Bere tronu izenak, Heqamaatrak, "Ra bezalako Justiziazko Gobernaria" esan nahi du.

Ramses III.aren bosgarren semea zen, baina tronura, berrogei urte inguru zituela igo zen, bere lau anaiak aurretik hil baitziren. Bere emazterik garrantzitsuena, Tentopet erregina izan zen.

Eraikuntza egitasmoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikuntza kanpaina handi bat diseinatu zuen, Ramses II.aren eskalan, Deir el-Medinako langile kopurua bikoiztuz, 120 gizonerarte, zenbait espedizio handi bidali zituen Wadi Hammamat eta Sinaiko harrobietara.

Hala ere, ez zen bere helburu guztiak bete ahal izateko adina bizi izan. Bere programan, Karnakeko Khonsu jainkoaren tenpluaren hedapen handi bat sartu zuen, bere aitak zaharberritu zuena, baita Hil Tenplu handi baten eraikuntza ere, Hatshepsuten tenplutik gertu.

Bere garaiko dokumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turingo Papiroak: 1879-1899-1969, Wadi Hammamatekoak. Ezagutzen den mapa geologiko-topografikorik zaharrena

Ramses IV.aren erregealdiari buruz geratzen diren dokumenturik garrantzitsuenak, Harris Papiroa I, bere aita Ramses III.aren oroitzapena, eta baita bere aitona Sethnakhtena ohoratuz, bere lorpenak eta Egiptoko tenpluei egindako opari ugariei buruz hitzegiten duena, eta 1879-1899-1969 Turingo Papiroak dira, azken hau, ezagutzen den lehen mapa geologikoa.

Errege hilobiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sei urteko erregealdi labur baten ondoren, Ramses IV.a hil egin zen, eta Erregeen Haraneko KV2 hilobian lurperatua izan zen. Bere emazte garrantzitsuena izan zen Tentopet, QV74an lurperatua izan zen.


Aurrekoa
Ramses III.a
Egiptoko faraoia
K.a. 1153-K.a. 1147 XX. dinastia
Ondorengoa
Ramses V.a
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramses IV.a Aldatu lotura Wikidatan