Ramses IX.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ramses IX.aren estela. Museo Metropoliarra

Neferkara-Setepenra Ramses edo Ramses IX.a, Egiptoko XX. dinastiako zortzigarren faraoia izan zen, bere erregealdiak, K. a. 1126tik K. a. 1108 arte iraun zuelarik.

Ramses IX.aren erregealdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ramses IX.a. Marrazkia ostrakonean. New Yorkeko Museo Metropoliarra

Ziuraski, Ramses III.aren biloba izango zen.

1932-1939 Turingo Papiroak, 18 urte eta 4 hilabeteko erregealdi bat izan zuela eta bere erregealdiaren 19. urtean hil zela, I Peret hilabetean, 17 eta 27 egunen artean.

Bere tronu izena Neferkara-Setepenra da, "Ederra da Raren izpiritua, Raren aukeratua".

Ramses IX.a, Egiptori, nolabaiteko segurantza eta eragina itzularazten saiatu zen. Asia eta Nubiara bidaiak antolatu zituen, berriz merkataritza ibilbideak irekitzeko, baina Egiptok Asiako lurraldeen gaineko kontrola galdu zuen, oraindik Nubian bere presentzia mantentzen zuen arren.

Estatua bizkortzen saiatu zen, Karnak eta Heliopoliseko tenpluen zabaltzea babestuz, baina bere erregealdiak, ezegonkortasun politiko eta soziala jasan behar izan zuen. Uzta txarrek, gosete garai bat ekarri zuten, non mendebaldeko basamortuko libiarren erasoek eta mertzenario atzerritarrek, desordenak bizitzen zituzten.

Tebaseko Amonen kleroak, bere botere handia erakusten zuen, eta Amenhotep izeneko Amonen Apaiz Gorenak, bere burua, Karnakeko tenpluko baxuerliebe batzuetan irudikarazi zuen, faraoiaren tamaina berarekin.

Lapurretak Tebaseko nekropolian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere erregealdian, zenbait errege hilobi arpilatuak izan ziren Tebaseko nekropolian. Ondo ezagutzen da, Abbott Papiroan erregistratua izan baitzen.

Ikerketa bat zuzendu zuen Paserrek, ekialdeko Tebaseko (Karnak) alkateak, mendebaldeko Tebaseko alkate zen Paueraaren aurka, lapurreta bolada horren erantzule bezala joa izan baitzen, Erregeen Harana hilobi lapurrengandik babesteko bere lana behar bezala bete ez izanagatik. Hala ere, ezinezkoa izan zen Paueraa lapurreta horien erantzule izan zela frogatzea, aurkeztu ziren frogen ondorioz.

Ramses IX.aren hilobia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ramses IX.aren hilobia
Ontziak Ramses VI.a eta Ramses IX.a faraoien izenekin, Saqqarako Serapeumekoak. Louvre.

Ramses IX.aren hilobia Erregeen Haranean dago (KV6). Gaueko liburuaren eskenak ditu. Antzinatetik irekia egon da, hilobiko hormetan aurkitzen diren idazkun greziar eta erromatarrek adierazten dutenez.

Pinediem II.ak, XXI. dinastiako faraoia, Ramsesen momia, Erregeen Haranetik Deir el-Bahariko DB320 "gordelekura" eramatea agindu zuen, babesteko, non ondoren aurkitua izan zen, 1881ean.

Ondorengoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ramses IX.aren semea zen Mentuherkhepeshefek, ezin izan zuen bere aitaren oinordeko izan, Erregeen Haraneko hilobirik ederrenetako bat duen arren (KV19), hasiera batean, Ramses VIII.arentzako zena, 1817an aurkitu zena. Ramses IX.aren ondorengoa Egiptoko tronuan, Ramses X.a izan zen.

Bere garaiko testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikuntzak

  • Karnakeko Amonen tenplua eta Heliopoliseko tenplua zabaltzea agindu zuen
  • Ramses IX.a beraren hilobia, Erregeen Haranean, (KV6)

Faraoia aipatzen duten testuak, honako toki hauetan aurkitu dira:

  • Karnak: Amonen tenpluaren atean (Amer)
  • Karnak: estela eta idazkun batean (Kitchen)
  • Heliopolis: monumentuetan (Kitchen) eta harrizko bloke batean (Saleh)
  • Menfis: estela batean eta harri zatietan (Kitchen)
  • Elefantina: harrizko bloke batean (Kitchen)
  • Amara: testua tenpluan (Kitchen)


Aurrekoa
Ramses VIII.a
Egiptoko faraoia
K. a. 1126-K. a. 1108
Ondorengoa
Ramses X.a

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramses IX.a Aldatu lotura Wikidatan