Recklinghausen
Wikipedia(e)tik
Recklinghausen Alemaniako mendebaleko hiria da, Ipar Renania-Westfaliako estatuan, Ruhr ibaiaren ertzean, Rhin-Herne ubidearen ondoan, Gelsenkirchen hiriaren ipar-ekialdean. 117.600 biztanle. Ikatz-arro garrantzitsuan dago eta industria (metalurgia, kimika industria, ehungintza) da ekonomia-jarduera nagusia. Aipagarriak dira XIII. mendeko San Pedro eliza, Engelsburg dukearen egoitza (1702) eta Erdi Aroko gotorlekuaren hondakinak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.