René Jacobs

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
René Jacobs Salzburgon (2011)

René Jacobs belgikar kontraltoa, orkestra-zuzendaria eta musikologoa (Gante, 1946). Goi-mailako ikasketak Ganteko Unibertsitatean egin zituen, eta musika eta kantua ikasi zituen aldi berean. Alan Curtisi esker, veneziar opera ezagutu zuen, Francesco Cavalliren Erismena kantatzeko enkargua eman baitzion hark. Gustav Leonhardt eta Alfred Dellerrek horretara bultzatuta, antzinako musikaz zaletu zen, eta kontraltoaren errepertorioa eta tinbrea indartzeko lanak egin zituen. 1977an, Concerto vocale taldea sortu zuen, eta talde horrekin italiar, frantses eta alemaniar errepertorio barrokoa aztertu zituen: Cavalliren La Calisto (1994) lanaren grabazioak oso kritika onak izan zituen. Schola Cantorum Basiliensiseko irakasle, Innsbruckeko Jaialdiko zuzendari artistiko eta antzinako musikako aholkulari (Berlingo Staatsoperren) izan da. Lan handia egin du antzinako partitura ahaztuak berreskuratzeko, bai kantari gisa bai orkestra-zuzendari gisa. Opera barrokoa ere lantzen du. 2011n, III. Traetta Saria eman dio Traetta Societyk Europako musika-ondarea berreskuratzeko egin duen lanagatik.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]