Gante

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gante

 Flandria
Ganteko erdigunea.
Ganteko erdigunea.
bandera

armarria

Izen ofiziala Gent
Estatua
Eskualdea
Probintzia
 Belgika
 Flandria
Ekialdeko Flandria
Koordenatuak 51°03′00″N 03°44′00″E / 51.05°N 3.733333°E / 51.05; 3.733333Koordenatuak: 51°03′00″N 03°44′00″E / 51.05°N 3.733333°E / 51.05; 3.733333
Gante is located in Belgika
Gante
Eremua 156,18 km2
Biztanleria 243.366 bizt (2010)
Dentsitatea 1.558,24 bizt/km²
http://www.gent.be

Gante[1] (Gent nederlanderaz, Gand frantsesez), Belgikako iparraldeko hiria, Flandrian, herrialde osoko hirugarren populatuena.

Ekialdeko Flandriako hiriburua da. 243.366 biztanle ditu (2010).

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Lys eta Escaut ibaiak elkartzen diren tokian dago.

[aldatu] Ekonomia

Janari-industria du (garagardoa, edariak). Oso ezagunak dira bertan egiten diren oihalak.

Portuak garrantzi handia izan du Ganteko ekonomian; portuari esker hartu dute indarra papergintzak, industria kimikoak eta metalgintzak.

[aldatu] Historia

Flandriako hiriburua izan zen X. mendetik aurrera, Alsaziako Filipe kondeak oihalen tratuan aberastu ziren burgesen harrokeria zapaltzeko Kondeen jauregia eraiki zuenetik. 1567an Albako dukeak hartu zuen, eta 1705ean Marlborough-ek; 1714an Austriaren mende zegoen Herbehereetako lurraldea izan zen. 1830. urtea arte Holandakoa eta handik aurrera Belgikakoa izan zen. Bi mundu-gerretan Alemaniak hartu zuen.

[aldatu] Kultura

Ospetsuak dira bost urtez behin bertan egiten diren lore- erakusketak (Floralies).

[aldatu] Ondasun nabarmenak

Sint-Baafs edo Saint Bavo katedrala.

Hiri zaharrean garrantzi handiko eraikuntzak daude: udaletxea (gotikoa, 1600-1622), oihal-azoka (1426-1441), dorrea (1313-1321), Saint-Bavo katedral gotikoa (1228an eraikitzen hasia), Andre Mariaren serora-etxea (1234an eraikia eta 1600 inguruan eraberritua).

Museo asko dira: Arkeologiakoa (XIII. mendeko Elisabet santuaren abatetxean), Folklore museoa (XIV. mendeko etxe batean), Arte Ederretako museoa.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo-loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Gante

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak