Gustav Leonhardt
Wikipedia(e)tik
Gustav Leonhardt (Graveland, Herbehereak, 1928 -) Herbehereetako klabezin eta organista eta orkestra-zuzendaria da.
[aldatu] Biografia
Basileako Schola Cantorumeko ikasle izan zen, eta organoa eta klabezina Eduard Müllerrekin ikasi zituen. 1950etik aurrera, mundu osoan zehar bidaiatzen hasi zen. Vienako Musika Akademiako irakasle izan zen 1952tik 1955era eta Amsterdameko Kontserbatoriokoa 1953tik aurrera.
Bachen musikan espezialista da, eta antzinako musikako estilo guztiak landu ditu, musika barrokoa bereziki. Bachen fuga-arteari buruzko ikerketa bat argitaratu zuen 1952an, bai eta Sweelinckek teklaturako lanaren edizio berri bat ere. Leonhardt Consort taldearen sortzailea da.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.