Renault

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Renault enpresaren logoa. 2009.

Renault automobilak eta bestelako ibilgailuak ekoizten dituen Frantziako enpresa bat da. Munduko automobil-industria talde nagusienetakoa osatzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Renault auto enpresa Louis Renaultek sortu zuen 1898 urtean. Auto industrian aitzindaria izan zen Frantzian. Hastapenetan, bere taxiek arrakasta handia eduki zuten. Lehen Mundu Gerran zehar, Renaultek munizioa, hegazkinak eta auto militarrak fabrikatzen zituen baita ere. Parisko Renault taxiek soldaduak garraiatzeak garrantzi handia eduki zuen gerra urteetan zehar. Munduko bi gerren bitartean autoak ez ezik kamioiak, nekazaritzako makineria, eta hegazkinen motorrak ere ekoiztu zituen.

Renault enpresan munduko lehenenetariko langile matxinada burutu zen 1936 urtean; orduan, soldataren igoera, sindikatuen onarpena, opor ordainduaren eskubidea, hitzarmen kolektiboa eta lanaldiaren murrizketa, langabeziaren kontrako neurriak bezala lortu zituzten.

II. Munduko Gerran zehar, Renault lantegietan nazientzat materiala ekoiztu zuten. Horregatik Louis Renault atxilotu egin zuten 1944 urtean, Frantziak askatasuna lortu zuenean, eta kartzelan bertan hil zen. Frantziako gobernuak enpresa nazionalizatu egin zuten.

1979tik 1987ra arte, Renault American Motors Corporation enpresaren jabetza nagusia eduki zuen. Gero 1987an Chrysler Corporation enpresari saldu zion. 1986an Frantziako gobernuak pribatizazioa proposatu zuen. 1996rako partzialki pribatizazioa eginda zegoen. 2001eko urtarrilean, Renault etxeak industria dibisioa Volvo enpresari saldu zion. 1977tik 1985ra arte 1 Formulan eraikitzaileen lehiaketan aritu zen, beren motorretan turboa garatu eta erabiliz. Gainera, 2006 eta 2007an eraikitzaileen mundiala irabazi zuten.

Gaur egunean Renault enpresaren %15,7 gobernu Frantziaren esku dago da. Renault Nissan konpainiaren %44,4aren jabea da. Eta aldi berean Nissan Renault-en %15aren jabe da.

Modeloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1974 Renault 15 coupe

1960tik 1994ra arte autoaren modeloak zenbakiarekin identifikatzen ziren. Adibidez R-4, R-5, R-7, R-11, R-12 edo R-18.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Renault