L'OréalFrantziako enpresa bat da, 1909an Eugène Schueller kimikariak sortua. Clichyn du egoitza eta munduko kosmetiko konpainiarik handiena da. Bere jarduera kosmetikaren arloan garatzen du, ilearen kolorean, larruazalaren zaintzan, eguzkiaren babesean, makillajean, lurrinetan, ilearen zainketan eta gizonentzako zainketan kontzentratuz. Dermatologiari, toxikologiari, ehunen ingeniaritzari eta biofarmazeutikoei buruzko ikerkuntzan aitzindaria da. Estatu Batuetan nanoteknologiako patente gehien duena da.