Rhodri Morgan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rhodri Morgan

Hywel Rhodri Morgan (Cardiff, Gales, 1939ko irailaren 29a - ) Galesko politikaria da eta gaur egun Galesko Biltzarreko presidentea, historiako bigarrena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cardiffen jaioa, Whitchurch Grammar eskolan egin zituen lehen ikasketak, Oxfordeko St John's College eta geroago Harvard unibertsitatera joan zelarik. South Glamoran, Galesko hegoaldean dagoen konderrian 1970etik 1980era lan egin zuen, Europako erkidegoak Galesen duen bulegoko buru bihurtu aurretik. 1987an Erresuma Batuko Labour Party alderdi sozialistarekin parlamentari bezala hautatua izan zen Cardiff West lurralderako.1994tik 1988ra inguruneko bozeramale (Shadow Environment Spokesman) bezala lan egin zuen. 1988tik 1992ra oposizioko bozeramale izan zen energi kontutan eta 1992tik 1997ra Galesko arazoen buru. House of Commonsen (Britainia Handiako parlamentuaren atal bat) herri administrazioko komitearen lehendakari izan zen 1997tik 1999era eta 2000. urteko urriaren 16an Galesko lehendakari bilakatu zen, nahiz eta lan hori otsailetik egiten egon postuak haurretik zuen izenpean, Lehen Idazkari bezala.

Galesko autonomiaren aldekoa, Morganek Galesko asanbladako idazkari posturako aurkeztu zen, baina Ron Daviesek irabazi zuen, garaiko Galesko kanpo arazoetako idazkaria. Davisek eskandalo sexualak direla eta postua utzi zuenean, Morgan berriro saiatu zen baina beste arerioak, Alun Michael hartu zuen postua, Erresuma Batuko gogokoa, nahiz eta Michael bera hauteskundeetara gogogabe azaldu.

Michaelek postua urtebete beranduago utzi zuen, bere alderdi eta parlamentuko beste talde batzuek bere kontra planeatzen zenbiltzan azpikeriak direla eta. Morgan izan zen Labour mugimenduaren hautagai eta lehendakari bilakatu zen otsailaren 9an (lehen idazkari titulupean). House of Commonseko postua 2001an utzi zuen.

Morganen politika EBko labour alderdiak dituen hainbat ideietatik aldentzen da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rhodri Morgan Aldatu lotura Wikidatan