Johnny Depp
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | John Christopher Depp II | |
| Jaio | 1963ko ekainaren 9a | |
| Owensboro, Kentucky ( |
||
| Lan nabarmenenak | Pirates of the Caribbean Sweeney Todd: The Demon Barber of Fleet Street |
|
| IMDB | IMDBko fitxa | |
Johnny Depp, jaiotzez John Christopher Depp II, (Owensboro, Kentucky, AEB, 1963ko ekainaren 9a - ) aktore estatubatuarra da. Oscar sarirako izendatua. Estreinako filma 1984ko A Nightmare on Elm Street izan zen. Horren ostean, telebistan aritu zen. Aurpegia ezaguna bihurtuta, Hollywoodera joan zen, non 90eko hamarkadetik aurrera harrera oneko hainbat pelikuletan paper nagusia jokatu duen.
Biografia [aldatu]
Ingenieri eta zerbitzari baten semea da. Oso txikia zela Miramar, Floridara joan zen. 16 urte zituela bere gurasoak banandu egin ziren.
Bere amak kitarra bat oparitu zion eta musikarekiko zaletasuna piztu zitzaion. Gaztea zenean, talde batzuetan ere parte hartu zuen, ezagunenetarioa, The Kids. Talde honek ezagutza handia lortu zuen Floridan. Iggy Popen teloneroak ere izatera iritsi ziren. 18 urte zituela Los Angelesera joan zen musika munduan irteera baten bila. Makilatzaile batekin ezkondu zen eta honek aurkeztu zion Nicolas Cageri. Honek musika mundua uzteko esan zion, rock abeslari moduan ez zuela etorkizunik. Bere agenteari aurkeztu zion eta bere lehenengo papera lortu zion, Wen Craven-en, A Nightmare on Elm Street filmean (1984).
Kritikari garrantsitsuen arabera, bere generazioko aktorerik onena dela esten duten. Mundu guztian ezaguna da. Oso zaila da bera berdintzea. Oso paper ezberdinak antzeztu ditu, guraizeak eskuen ordez zituen gazte batetik hasi, historian zuzendari txarrenarena izan zena Ed Woodn, izan den maitalerik handienarena Don Juan DeMarcon, FBIko polizia ezkutatu batena Donnie Brascon, Hunter S. Thompson idazle eta kazetariarena Fear and Loathing in Las Vegasen, baita Bon Bon izeneko trabesti baten papera Before Night Falls pelikulan. Gaur egun, Peter Pan, James Matthew Barrie eta Jack Sparrow Pirates of the Caribbean seriearen pelikulatan.
Gaur egun, kolaborazio ezagunena, Johnny Deep eta Tim Burtonena da. Bost aldiz eman dio laguntza, Edward Scissorhandsen, Ed Wooden, Sleepy Hollowen, Charlie and the Chocolate Factoryn, eta Corpse Bride pelikulan ahotsa ematen Victon Van Dorti.
Deepi asko gustatzen zaio irakurtzea eta bere denbora librean pintura gustatzen zaio eta artea kolekzionatzea gustatzen zaio. Bikoteki batzuk izan ondoren, Winona Ryder eta Kate Moss adibidez, orain abeslari eta aktoresa den Vanessa Paradis-ekin bizi da. Bi ume ditu berarekin, Lily Rose Melody eta Jack Christopher.
Filmografia hautatua [aldatu]