Robert Falcon Scott

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Robert Falcon Scott
Robert Falcon Scott
Robert Falcon Scotten irudia
Datu pertsonalak
Izen osoa Robert Falcon Scott
Jaio 1868ko ekainaren 6a
Devonport, Plymouthetik hurbil (Erresuma Batua)
Hil 1912ko martxoaren 29a
Hegoaldeko Georgiak (Antartika)

Robert Falcon Scott (Devonport, Erresuma Batua, 1868ko ekainaren 6a - Antartika, 1912ko martxoaren 29a) Britainiar Itsas Gudarostea edo Royal Navyko kapitaina izan zen eta Hego Polora iristeko asmoz Antartikara bi espedizio zuzendu zituen.

Aurreneko espedizioa Discovery itsasontziaren barnean 1900 eta 1904 artean burutu zen eta Rosseko Itsasoa delakoan Edward VII.aren Lurra izenarekin bataiatu zuen eskualdea deskubritzeko aukera eskaini zion. Bigarren espedizioan, 1910 eta 1912 artean eta Terra-Nova itsasontzi barnean, 1912ko urtarrilaren 17an Hego Polora iritsi zen, halere Roald Amundsen norvegiar esploratzailea baino hilabete bat beranduago. Scott eta bere lau bidaideak itzulerako bidean ekaitz batean hil ziren. Beren gorpuak eta espedizioaren azken egunetako nondik-norakoak azaltzen ziren egunkaria 1912ko azaroaren 12an aurkitu zuten.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Falcon Scott Aldatu lotura Wikidatan