Hegoburua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hegoburua[1][2][3] edo Hego poloa[2][3] planeta batean hegoalderen dagoen puntua da, biraketa ardatzak planetako hegoaldeko lurrazala zeharkatzen duen lekua.

Lur planetan, hegoburua Antartikaren gainean ezarria dago, iparburutik 2600 bat kilometrora.

Roald Amundsen norvegiarra izan zen lehena leku horretara heltzen, 1911. urtean. Geroztik ailegatu direnen artean aipatzekoa da Sir Edmund Hillary (1958).

Hego Sandwich uharteak kontutan hartu gabe, hegoburutik gertuen dagoen lekua Txile da, eta Ushuaia da gertuen dagoen hiria, Argentinan kokatua, eta gertuen dagoen herria Puerto Williams da, Txilen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hegoburua Aldatu lotura Wikidatan
  1. Euskaltzaindia: Hiztegi Batua.
  2. a b Ibon Sarasola: Zehazki hiztegia.
  3. a b Elhuyar gaztelania-euskara hiztegia.