John Huston

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

John Marcellus Huston (1905eko abuztuaren 5 - 1987ko abuztuaren 28) Ameriketako Estatu Batuetako zinema gidoilaria eta zuzendaria zen. Walter Huston aktorearen semea eta Anjelica Huston aktorearen aita zen.

Zineman kasualitatez hasi zen, gaztetan hamaika lanbide izan baitzuen. Walter Huston aitari esker, William Wylerren aginpean ekin zion lanari gidoilari gisa. 30 zein 40ko hamarkadetan gidoi askotan hartu zuen parte. 1941ean haren estreinako filma, The Maltese Falcon, zuzendu zuen, eta arrakasta itzela izan zen. Hortik aurrera gero eta gehiagotan zuzendaritzan jardun zuen, zinemako maisu handienetakoa bihurtu arte. Maiz eleberri arrakastatsuetan oinarriturik, bere filmetako ezugarri nabarmena pertsonai nagusiaren porrota da. Izan ere, porrota hustoniarraz ere hitz egin da.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Huston Aldatu lotura Wikidatan