Rochdale
Wikipedia(e)tik
Rochdale Ingalaterrako erdialdeko hiria eta barrutia (159 km2), Manchesterko hiriaren ipar-ekialdean (Manchester Handia), Penino mendien ondoan, Spodden eta Roch ibaien bilgunean, Rochdaleko ubidearen ondoan. 206.400 biztanle. Industria (altzairugintza, ehungintza, papergintza, larrugintza) da ekonomia-jarduera nagusia.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.