Bielefeld

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bielefeld

 Ipar Renania-Westfalia
Blick vom Johannisberg auf Bielefeld in Richtung Osten 2.jpg

Bielefeldeko armarria

Izen ofiziala Bielefeld
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Ipar Renania-Westfalia
Detmold
Alkatea Pit Clausen (SPD)
Koordenatuak 52°1′0″N 8°31′E / 52.01667°N 8.517°E / 52.01667; 8.517Koordenatuak: 52°1′0″N 8°31′E / 52.01667°N 8.517°E / 52.01667; 8.517Invalid arguments have been passed to the {{#coordinates:}} function
Bielefeld Alemania-n dago
Bielefeld
Eremua 257,8 km2
Posta kodea 33501-33739
Biztanleria 323.270 bizt.
Dentsitatea 1.253,96 bizt./km²
Sorrera 1214
Matrikula BI
http://www.bielefeld.de

Bielefeld Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatu federaleko hiria da. Hiria Iparraldeko eta Hegoaldeko Teutoburg basoa banatzen duen tartean kokatzen da. Bielefeldeko hirigunea basoaren ekialdean dago, baina hiriaren gune modernoa aurkako aldean kokatzen da malda gainean. Hiriak 2010 urte bukaeran 323.270 biztanle zituen.

Eduki-taula

Historia[aldatu]

Biliuelde izeneko herrixka babestu eta merkatalgune bihurtzo asmoz Hermann von Ravensberg kondeak eta Marienfeld Monastegiak elkarrekin adostu zuten 1214ean hiri eskubideak ematea nekazarien herriari. Teutoburg basoa zeharkatzen zuen bidea bertatik pasatzen zenez berehala bihurtu zen Ravensberg Konderriko hiriburu. XV mendean Hansa Ligan sartu zen eta hurrengo mendean lihoaren industria ezartzeak garapen ekonomiko handia ekarri zion.

XVII mendean Hogeita Hamar Urteko Gerraren ondoren Brandenburgo hasieran eta prusia ondoren jabetu zen hiriaz. XVIII mendean lihoaren krisia iritsi zen baina trenbidea eraikitzeak gainerako industria ekarri zuen Bielefeldera, esate baterako elikagaien industria. Gaur egun bertako Dr. Oetker marka Europako elikagai enpresa handienetakoa da.

Bigarren Mundu Gerra hastean armagintza industria handia zuen eta aliatuek 1940 eta 1944 artean sarri bonbakatu zuten. 1945ean Estatu Batuetako Armadak erresistentziarik aurkitu gabe hartu zuen Bielefeld.

Ondasun nabarmenak[aldatu]

Udaletxe zaharra (Altes Rathaus)
  • Sparrenberg gaztelua: XIII mendean eraikitako gaztelua da teutoburg basoko pasabidea kontrolatzeko helburuaz Ravensberg Kondeak jasoa.
  • Udaletxe zaharra (Altes Rathaus): 1904ean eraikitako udaletxea da. Aurrealdeak detaile gotikoak eta pizkundekoak ditu.
  • Marienkirche eliza berria (Neustädter Marienkirche): 1293 eta 1512 artean eraikitako eliza protestantea da, Bielefeldeko handiena. Marienkirche eliza zaharra (Altstädter Marienkirche) aldiz 1236ko eliza gotikoa da.
  • Antzokia (Stadttheater): 1904ean Udaletxe zaharraren estilora eraikia, gaur egun Bielefeldeko Opera Etxea dago bertan.

Hiri senidetuak[aldatu]

Bielefeld ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak[aldatu]

Kanpo loturak[aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Bielefeld